NOLA EGITEN DA PORTFOLIO ON BAT?

¿ES  

Begiratu iradokizunak hori jakiteko

ZERGATIK DELTA

DELTA portfolio digitala multimedia materialen multzoa da, LHko ikastetxeen errealitatea enpresetara hurbiltzeko diseinatutakoa. Lanpostuan ikasteko modalitateak askotarikoak dira herrialde guztietan, baina «ikasleak enpresari buruz jakin beharko lukeena» izan ohi da enpresaren eta LHko ikastetxearen arteko harremanaren oinarria. Nolanahi ere, enpresak informazio garrantzitsua galtzen du: nola ikasten den LHko ikastetxeetan, ikasleek nola lan egiten duten euren kideekin, ikastetxeak nola sustatzen dituen berrikuntza, sormena, arazoak modu autonomoan ebaztea eta lankidetza. Ildo horretan, ikasleek ideia berriak eskain diezazkiekete enpresei, eta enpresa barruan trebatzeko eta prestakuntza eguneratzeko kultura sustatzen lagundu.
Emaitza intelektual horren izaera berritzailea ikuspuntua aldatzean datza: enpresen beharrei garrantzia ematetik ikasleek ekar ditzaketen onurei erreparatzera igarotzea da kontua (enpresei «zer behar duzu?» galdetu beharrean «hau da zuretzat egin dezakedana» azaltzea).
DELTA portfolioa LHko ikasleei eta ikastetxeei zuzenduta dago. Ikasle bakoitzaren gaitasun bereziak eta ikastetxearen jarduerak aurkezteko erabil dezakete, enpresarekin harremanetan jartzen direnean ikasle batek praktikak edo prestakuntza duala bertan egin ditzan.

BEGIRATU BATEAN

PORTFOLIO BIKAIN BATEN EZAUGARRI NAGUSIAK

1

KONTATU ISTORIO BAT

Egizu pertsonala eta komunika zaitez argi eta garbi.

2

NABARMENDU GAUZA GARRANTZITSUAK

Jendea oso lanpetuta egoten da. Nabarmendu benetan garrantzitsua dena. Jarri onena lehenengo orrialdean. Bilakatu zure alderdi ahulak sendotasun. Ez esajeratu!

3

ERAKUTSI FROGAK

Eskaini frogak (bideoak, argazkiak, agiriak…), kalitate onekoak eta erraz eskuragarriak.

4

DISEINUA

Garbia eta sendoa izan dadila.
Erabili kalitate oneko edukia. 

STEPS TO CREATE YOUR DELTA PORTFOLIO

STRUCTURE IDEAS

Ikusi bideo tutoriala: nola egin DELTA portfolio bat Google Sites erabiliz

ADIBIDEAK

Hemen dituzu benetako ikasleen portfolio batzuk, adibide gisa, guztia software libre eta doakoarekin eginda

FERNANDO BRAGA

MARISTAK-DURANGO IKASTETXEA
Certificado de Profesionalidad Mecanizado por arranque de viruta

URTZI GALPARSORO

MONDRAGON GOI ESKOLA POLITEKNIKOA J. M. A. KOOP. E. 
Diseño en Fabricación Mecánica

PATRICIA FERNÁNDEZ 

EDUCADORA INFANTIL 
Galway Steiner Kindergarten

JARRI HARREMANETAN

HETEL
C/Andra Mari 5, bajo
48200, Durango (Bizkaia), España
Tel: 94 620 23 50

Tamara Rodriguez, email: international@hetel.org

ABOUT ME

I AM A WEB DESIGNER

«Proiektu hau Europako Batzordearen laguntzarekin finantzatu da. Argitalpen (komunikazio) honen gaineko erantzukizun esklusiboa egilearena da. Batzordea ez da hemen zabaldutako informazioaren erabileraren erantzule». Erref. 2017-1-UK01-KA202-036810

Portfolio DELTA  2018 - Designed by KLEINON